XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aurretik eginiko elkarrizketa puxiketan sar dezatela, pertsonaiek berek zuzenean diotena eta narratzailearen hitzak bereizten laguntzeko.

Luzeegia suertatuko balitz, esaldi bina nahikoa izan daiteke.

Honetan kontutan eduki beharko da goitik behera ordenaturik egon behar dutela puxikek.

80 or.

- Irudietan zer gertatuko den galdetzeak, lehenik begi bistan agertzen dena kontatzea eskatzen du.

Baina beste posibilitate zenbait ere asma daitezke, alegia, erleak alde egin eta mutikoa ziztatu ez, edota emakumea farolarekin konturatzea, gizonak atea ixtea...

Horrek guztiak geroaldiaren erabilera eskatuko duelarik.

Azken bi irudien aurreko eta ondorengo egoerak ere asma ditzakegu: nor den gizona, nork jarri duen baldea, zer dela-eta jarri duen, zer egingo duen gizonak busti ondoren, e.a.

Gauza bera azken irudiarekin.

Egoera bakoitza berreraiki ondoren, ipuin gisa kontatuko dugu era ordenatuz.

82 or.

- Olerkitxoa buruz ikasteak badu bere garrantzia: esanahi eta zentzu argi bati loturik, zenbait aditz forma gogoan gordetzeko bidea dugu hau.

- Animalien zaintzaren inguruan modu ordenatuz mintzatuko gara.

Gero, arbelean idatziko dugu, eskema modura:

- Zer egin behar den.

- Zer ez den egin behar.

- Zer problema dakarren etxean txakurrak izateak.

- Zer abantaila duen.

- Haurrek beren etxeko animaliekiko esperientziak konta ditzatela.

Esperientzia konkretuetatik ideia orokor bana atera:

Amaiak uste du txakurra ez dela bakarrik utzi behar etxean, dena apurtzen duelako.

Mikelek pentsatzen du ez dela ona katua etxetik irtetea, gaixotu egiten delako.

85 or.

- Lehen ariketa biak, ulermena ziurtatzeko eginak dira.

Azkenekoaren esaldiak bukatzean, irakurgaiaren transposaketa eginez gero, han agertzen den antzera NOR-NORK forma agertu beharko litzateke.